BFA-REN KANPAINA JOSTAILU EZ SEXISTEN EROSKETA SUSTATZEKO

14 Urt 2019

Bizkaiko Foru Aldundiak opari ederra egin digu aurtengo Eguberrietan lan-eskari honekin: publizitate-kanpaina diseinatzea eta hedatzea jostailu ez sexisten erosketa sustatzeko. Asko gozatu dugu lan honekin, publizitate-sormena eta familian eta komertzioan berdintasuna bultzatzea uztarri berean jartzen zituelako.

Kontzeptualizazioari ekin genion, helburua jasotzen duen lema edo claim eman genuen, eta hortik abiatuta egin genuen alderdi grafikoa, Doble Estudioarekin eskuz esku. Kanpaina osorako ilustrazioak laster bete ditu autobus eta metro-geltokiak eta baita hedabideetako txokoak ere.

Hainbat irratietan emititu diren publizitate-piezak ere landu genituen, hasi erredakziotik eta grabaketen koordinazioraino. Ez da erraza izan bikoizketan diharduten ahots helduen artean haur-egokitzapena egindako onenak hautatzea, baina lortu egin genuen. Eta garrantzitsua zen asmatzea, publiko heldua zein gazteak bere burua islatuta ikustea garrantzitsua zelako.