SANO, HAUR ETA NERABEEN OBESITATEARI AURRE EGITEKO EUSKADIKO ESTRATEGIA
Haur eta nerabeen obesitatea XXI. mende honetako osasun-erronka nagusietarikoa da. Mundu osoko desafioa da, aldagai askoren emaitza. Aditu ia guztiak, baina, bat datoz aldagai horietako biren garrantzia azpimarratzeko orduan: egokia ez den elikadura-eredua eta jarduera fisirikorik eza. Lan honi aurre eginez gero, ordaina argia da: bizimodu “sanoa”.
Eta izen horixe jarri dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bere Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bidez garatu duen haur eta nerabeen obesitateari aurre egiteko estrategiari: “Sano”. Oso harro gaude proiektu honetan egin dugun ekarpenaz, eta bereziki, estrategiaren euskarri den markaz.
2018ko maiatzetik azaroa bitartean jardun dugu lanean honetan, eta amaieran plazaratu zen argitalpenak zehatz-mehatz jasotzen du egindakoa. Izena eta haren irudia – Doble Estudioarekin batera – proposatzeaz gain, Estrategiaren beraren eraikitze-prozesua erraztu dugu, arlo askotako eragileen parte hartze dinamikak diseinatuz eta dinamizatuz: erakunde publikoak, aunitz arlotako eragile pribatuak (esparru lokal zein orokorrekoak), eta baita kontraste-lana egin zuen gazte-talde bat ere, beren ikuspegiak ekarri eta ekarpen oso baliotsuak egin zituztenak.