PORTAFOLIO :: PUBLIZITATEA

Publizitatea gure bizitzan agertzen da eguna hasi eta amaitzen den arte, eta hori, gainera, izugarri biderkatu du digitalizazioak. Eta mezu-lehia handia izan arren, etengabe egiten du lekua, funtzionatzen duelako.

Publizitatean dugun expertise-a bezeroaren beharretatik abiatuta kanpaina bat asmatzetik gauzatzen den arte doa. Laburbilduz, indar-ideiak aurkitu, eta proiektatzeko modurik onena bilatzen dugu.

Kanal guztiak aztertzen ditugu mix egokia aurkitu arte, komunikazio-helburuak eta kostuak kontuan hartuta, eta, hori egin ondoren, lurra hartzen dugu copiez, gidoiez, grafikoez, beharrezkoa denean aktoreen hautaketaz eta abarrez arduratzeko. Izugarri gustuko dugu irratia piztea eta gure teklatutik atera den iragarki bat entzutea, edo hirian barrena pasieran ibiltzea eta markesina batean gure lanarekin topo egitea.

PUBLIZITATEA arloan zer lan egin ditugun jakin nahi duzu, begiratu hemen.