EGITEN DUGUNA :: AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA
«Helburua lortzea zaila iruditzen bazaizu, ez aldatu helburua. Bilatu bertara iristeko beste bide bat.» Confucio

Noizik behin, erakundeek, pertsonek bezala, epea hartu eta pentsatu behar izaten dute. Batzuetan, eguneroko lanak lausotu egiten duelako beren zeruertza, beste zenbaitetan bidea apur bat desitxuratu egin zaielako edo besterik gabe, erronka berriak bilatzea egokitzen zaielako. Horrelakoetan, Linking Ideas-ekook, beti ere aldez aurretik arreta handiz entzun eta gero, bezeroei laguntzen diegu gogoeta-prozesu horietan.

Beharrei egokitutako edo horretarako diseinatutako dinamika eta metodologien bidez, banakako edo taldeko lan-saioetan parte hartzen dugu, informazioa laburbiltzeko, komunikazio estrategikoko helburuak birformulatzeko eta erantzuteko prozesu eta eredu berriak proposatzeko.
Team building estrategiak ere lantzen ditugu, eta horri lotutako ekintzak diseinatu eta garatzen ditugu.

Gure bezeroaren beharrek hala eskatzen dutenean, lankidetza-eredu egonkorrak ezartzen ditugu erakundean estrategia zabaltzeko eta etengabeko komunikazioa lehentasunezko baldintzetan bultzatzeko.

AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA zer lan egin ditugun jakin nahi baduzu, begiratu hemen.