PORTFOLIO :: ZUZENDARITZA-PRESTAKUNTZA
«Ez galdu denbora paretaren kontra jotzen halako baten ate bihurtuko delako itxaropen antzuaz.» Coco Chanel

Prestakuntzak ate mentalak irekitzen ditu, eta zergatik ez, ate fisikoak ere bai, eta oso ezagunak ez diren lekuetan erara sartzea ahalbidetzen digu.
Linking Ideas-ekook banakako eta taldeko prestakuntza-prozesuetan laguntzen dugu.

Bezeroaren beharretara egokitzen gara, eta, haien arabera, modu integral edo partzialean lantzen eta garatzen dugu prozesu osoa: edukiak, formatuak, dinamikak, laguntzak… Ez dago bi pertsona berdin, ez eta lan-sorta itxirik ere.

Gure prestakuntza-arloak ohikoenak hauek dira:

  • Lidergorako komunikazio- gaitasunak
  • Jendaurrean jarduteko komunikazio- gaitasunak
  • Komunikabiden aurrean jarduteko entrenamendua
  • Komunikazio korporatiborako barne-gaitasunak
  • Marka pertsonal eta korporatiboak proiektatzeko gaitasun digitalak
  • Hizkera ez-sexista

Baina baita zeharka lotutako beste alderdi batzuk ere. Zerbait buruan baduzu, galde iezaguzu.

ZUZENDARITZA-PRESTAKUNTZA arloan zer lan egin ditugun jakin nahi baduzu, begiratu hemen.