NABI: EMAKUMEEN AHOTS AHALTSUAK
Askotariko aurrerapenak ukaezinak badira ere, erabakietan emakumeok dugun parte hartzeko aukera oso urruti dago oraindik berdintasunetik. Ebidentziek argi adierazten dute hori, eta horixe bera esan digute, aho biziz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskaini digun parte hartzeko proiektu pilotuan.
2018ko azarotik 2019ko apirila bitartean programa bat diseinatu eta garatu dugu Nafarroan tokiko politikan diharduten emakumeen ahalduntzea eta erabaki-guneetan bere parte hartzea areagotzeko. Ekimena 2019ko urtarrilaren 14an abiatu zen, Nafarroako Tokiko Erakundeetako Emakume Politikarien Foroa eratu zen egunean, “2018-2020 Nafarroako Foru Komunitateko politiketan emakumeen parte hartze sozial eta politikoa” izeneko estrategiak jasotakoa betez. Guztira lau tailer burutu ditugu, indar-guneak eta galgak landuz 30tik gora emakumerekin, eta formatu irekiko aurkezpen eta ondorio-saioak ere egin ditugu.
Eta lan honi esker hipotesia baiezta dezakegu, hau ere ebidentzian oinarrituta: elkarren arteko solasaldiak ongi funtzionatzen duenean, alde guztiak aberasten dira eta estrategia partekatuak dira mundua hobetzeko gakoak. Funtsean, ez al da hori helburua?