DESGAITASUNAREN BERRI EMATEKO BESTE MODU BAT

Urr 2022 | AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA, EKITALDIEN ZUZENDARITZA, KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA

2022an bi proiektutan parte hartu genuen EDEKArekin, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundearekin, hain zuzen ere. Azken hori Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen, elkarteen eta haien eskubideen defentsan lan egiten duten sareen ordezkaria da.

 Alde batetik, Koordinakundea osatzen duten elkarte guztiekin, soinez soin, «Nola hitz egin desgaitasuna duten pertsonei buruz»-ko gida egin genuen.. Komunikabideentzako aholku eta iradokizun multzoa da, eta desgaitasuna duten pertsonei buruz zehaztasunez eta errespetuz komunikatzen irakastea du helburu. Gida hori egiten ere asko ikasi dugu.

 Era berean, «Desgaitasunaren berri ematea. Komunikaziotik eraikitzeko erronkak» izeneko jardunaldia antolatzen eta gidatzen lagundu genuen. Jardunaldia Donostian egin zen urriaren amaieran, EDEKAk bere 20. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren barruan. Linking Ideas-ekook badakigu hizkuntzak eragin izugarria duela mundua hautemateko dugun moduan eta errealitate berriak eraikitzeko duen ahalmenean; beraz, desgaitasuna komunikatzeko moduaren inguruan lan egiteak, zalantzarik gabe, merezi duen gai bati harri-koskorra eraman diogula pentsatzera garamatza