DOMINION. ERALDAKETARI APLIKATUTAKO KOMUNIKAZIOA

Abe 2022 | AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA, KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA

2021az geroztik, hausnarketarako eta plangintzarako guneak partekatzen ditugu DOMINIONeko Arlo Korporatiboarekin, haren komunikazio-estrategiaren ibilbide-orri osoa zehazten laguntzeko. Orotariko negozioen eraldaketaren zerbitzura jarritako teknologia da euskal konpainia honen balio-proposamena, hasiera-hasieratik. Kultura, Ikuskera eta Xedearen oinarriak landu ditugu, eta barne-egitura aztertu dugu, dibisio guztietan partekatutako komunikazioa kudeatzeko eredu bat proposatzeko.

Horrelako hedadura duen enpresa honek erronka handiak planteatu dizkigu, hala nola dibisio-aniztasuna proposamen bakar batean txertatzea, koordinazio- eta plangintza-prozesuak sortzea, etab. Ikasi dugu elkarrizketak tresna ahaltsua direla haustura, eraginkortasuna eta iraunkortasuna bilatzen duten industria-negozioei laguntzeko.