EUROPAKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNAREN FOROA, UNESCO ETXEA ETA DSS2016-REKIN

23 Abe 2018

2016. urtean, Donostia kulturaren Europako hiriburua izan zen. Ekintzen egitarau ezin zabalagoaren barruan, hizkuntzen aniztasuna gogoetarako ardatza izan zen. Eta horren jira-biran jarduteko aukera izan genuen Linking Ideas-en, aparteko aukera, izan ere. Unesco Etxeak geure esku utzi zuen Europako Hizkuntza-Aniztasunaren Foroaren komunikazio-estrategia zuzentzea, eta horren kariaz, estrategia eta marka osoko proposamena landu genuen, hainbeste maite dugun 360º horietan sakontzeko bidea eman ziguna.

Mezuak garatzeko aukera izan genuen, eta erakunde laguntzaileen ondoan izan ginen mezuok zabaltzeko, DSS2016 eta Kontseiluarekin, adibidez. Sare sozialetan elkarrizketak sortu genituen, eta Donostiako Kursaal Jauregian egindako bi eguneko ekitaldiaren buru ere izan ginen abenduaren 15 eta 16an.
Estudio Doblek grafika garat uzuen, Duok-ek ekitaldiko webgunea sortu zuen eta Komunikatik etxea estrategia digitalean lagun izan genuen. Aparteko bidaideak.