EUROPEAN DAYS OF LOCAL SOLIDARITY
Aurtengo bigarren seihilekoan, besteak beste, “Tokiko gobernuak, kostaldeak, itsasoak eta klima-aldaketa” jardunaldia antolatu genuen Jardunaldia PLATFORMAk (Europako Batzordearen laguntzarekin hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten Europako hirien eta eskualdeen sareak) bultzatu du, Euskal Fondoaren eta Getxoko Udalaren eskutik.
EDLS-European Days of Local Solidarity delakoen esparruan, topaketaren helburua Garapen Iraunkorreko 14. Helburua, Itsaspeko Bizitza, bultzatzea zen, herritarrak tokiko erronken eta helburu globalen arteko loturan informatzeko eta konprometitzeko. Horregatik, akademiaren munduak, lankidetza eta kirola uztartzen zituen plantel interesgarri bat izan dugu.
Linking Ideas-ek jardunaldiaren zuzendaritza eta koordinazioan parte hatu zuen: kontzeptualizazioarekin eta diseinuarekin hasiz, komunikazio-estrategia garatuz, komunikazio-edukiak eta -euskarriak landuz, edo topaketa gidatuz. Itsas ingurunea lankidetzaren ikuspegitik zaintzea eta babestea gure balioekin bat datorren helburua da, eta, beraz, oso interesgarria izan zen guretzat jardunaldi hau antolatzea.