GEMINYS, ADITUEN ARTEAN, ADITUAK

12 Aza 2018

Geminys Donostiako enpresa bat da, eta 20 urtetik gora dira lan giltzarri eta isila egiten duena, argi-fokoetatik aparte. Beraiek esana da: adituen artean, adituak. Zer egiten dute, bada? Esku-liburuak egiten dituzte, hasieratik bukaerara eta urrats guztiak jasoz mundu osoko fabrikatzaile industrialentzat: trenetako edo makina-erremintatako pieza eta prozesu guztiak, konplexuak eta ñabarduraz beteak, jasotzen dituzte eta bezeroek azpiegituretan den-denak behar bezala funtzionatuko duela bermatzen dute.

Geminysekin izan dugun hartu-emana 2018an gauzatu da, maiatzetik azarora bitartean eta gure helburua zen taldearen kultura korporatiboa eta pertsonen parte-hartze harrotasuna lantzea. Bi norantza lan egin dugu: alde batetik, banan-banako elkarrizketa sakonak izan genituen hainbat langilerekin, eta bestetik, talde-lana egin genuen lehentasunetan elkarrekin sakontzeko.

Beste zenbaiten artean, hiru orduko lan-jarduna izan genuen “talde-eraikuntzan” jardunez, eta adibidez, “izan daitekeen talderik onena”, “erreskate-operazioa” edo “aukeren zuhaitza” metodologiak erabili genituen ondokoetan sakontzeko: lankidetza-ereduak, parte hartzeko estiloak, gatazkak konpontzeko eta erronkak identifikatzeko gakoak, eta lan-taldearen arrakasta lehenesteko mekanismoak. Erakunde baten kultura elementu giltzarria da, ukiezina izanik ere. Eskarmentuak esaten digu erakundeetako pertsona guztiak eta bakoitza -komunikazio eragile bat dela eta beraz, komeni da barne-komunikazioa lantzeko orduan “informaziotik komunikaziora” igarotzea.