GURI BURUZ :: GU
Ez genekien nola aurkeztu geure burua eta beraz, aurkezpen gurutzatuak egitea otu zitzaigun. Hauxe da emaitza.
ANA EROSTARBE

Ana aurkeztu nahi zaituztet. Berak egitea baino, nahiago dut nire hitzetan ezagutu dezazuen. Orain arte zer egin duen zehatzago ezagutu nahi baduzu, hementxe aurkituko duzu. Baina Ana bereziki interesgarria da normalean kontatzen ez denarengatik. Ez dagoela ihes egingo dion xehetasunik bezero batekin ari denena. Galdera egokiak une egokian egiten dakiela. Eta entzundakoa erantzun zehatz bihurtzeko gaitasun ia magikoa duela.

Urte askotako esperientziari esker, lur orotakoa da Ana: estrategia, analisia, diseinua eta inplementazioa, kudeaketa eta sormena. Eta guztia aparteko gustuarekin, gainera. Zentzua eta sentiberatasuna orekatuta. Liburuan bezala, baina beti zereginean erne eta tinko.

Lana oraindik ez dela amaitu esaten duenean, entzun behar zaio beti, emaitza askoz hobea izango baita.

PILAR KALTZADA

Ez da batere erraza, baina ahaleginduko naiz Pilar ezagutu dezazuen nik nola ikusten dudan azalduta. Pilarren ibilbidea ezagutzen duzula uste baduzu, utzidazu argitzen icebergaren tontorra baino ez duzula ikusi. Lo-ordu gutxi eta pertsona diskretua izateak horixe dakar. Tira, hori eta hainbeste gauzetarako hainbeste aparteko gaitasun.

Begiak zabalik zituela jaio zela ematen du, horregatik du ikusteko ahalmen harrigarri hori. Analisian zorrotza, eta erantzunean sortzailea, konbinazio hori garaiezina da. Bere gaitasun komunikatiboak nabarmentzea itsasoa urdina dela esatea bezalakoa da. Eta aitortu behar dut gure arteko komunikazioan gehien atsegin dudana zera dela: maiz begiratuak gurutzatzea nahikoa zaigu.

Ondoan izan dutenek ongi dakite zertaz arin naizen. Eta badakite, halaber, gaitasun eta ahalmen horiek guztiak garrantzitsuak izanik ere, horren bihozbera izateak egiten duela zoragarri berezia.