IRUÑEKO UDALA LGTBIFOBIAREN AURKA
2019ko udaberrian zehar Iruñeko Udaleko Berdintasun Sailarekin batera LGTBI+ pertsonen kontrako erasoei aurre egiteko Koordinazio Protokoloa landu dugu.
Zorte handia dugula aitortu behar dugu. Aukera izan dugu Iruñako politika publikoak erreferente nagusi bihurtu duten hainbat ekimenetan zuzen-zuzenean parte hartzeko. 2017. urtetik aurrea, askotariko estrategiak garatzeko prozesuetan bidaide izan gara: “Eraso sexistarik gabe, Iruña aske” eta Festa-guneetan eta Gaueko Aisialdi Pribatuan Eraso Sexisten prebentzioa eta erantzuna bideratzeko Protokoloa, besteak beste.
Ekimen hauek guztiek zoro komuna dute: erakunde eta herritarren arteko lankidetza garatzea aniztasun sexuala eta generokoaren kontrako biolentziak prebenitzeko, sentiberatzeko etea salatzeko. Lan-gune partekatu hauei bidea eskaintzea alde guztiak aberasten dituen prozesua da.
Geure zeregina izan da lan honetarako oinarri kontzeptualak eta metodologiak eskaintzea. Erantzun hiritarra eta erakunderena garatzeko pauta zehatzak finkatu ditugu, eta Aurrera begirako askotariko jarduerak garatzeko lehentasunak identifikatu ditugu.
Beste behin ere, eskuzabaltasuna nagusi izan da, erakunde publikoen zein herri-elkarte eta mugimenduetatik. Beren diagnostikoak partekatu dituzte, eskarmentua eta pauta hauek aurrera eramateko konpromisoa, elkarrekin jardutekoa, bada, LGTBIfobiaren aurrean.