IRUÑEKO UDALAREN PROTOKOLOA ERASO SEXISTEN AURREAN ERANTZUTEKO

25 Uzt 2017

Ez da maiz gertatzen, baina batzuetan hala fortunatzen da: proposamen profesional batek burua, bihotza eta eskuak harrapatzen dizkizu. Erronka itzela zen: erakundeak eta gizarte-mugimenduak laguntzea Iruñean eraso sexistei aurre egiteko protokoloa garatzen. Une “beroa” (beti baita berotik gorakoa) San Fermin jaiak ziren eta handik abiatuko ginen, baina egindako lanari esker, orain Iruñeak lan-tresna eraginkorra du, berrikuntza sozialetik abiatuta, auzia kudeatzeko urteko egun guztietan eta hiri osoan, emakumeon kontrako biolentziaren aurrean inpunitate zirrikitu oro ixteko xedearekin.

Gogoeta lagundu dugu, eta ekintzak martxan jartzeko orduan bidaide izan gara; guztiaren ondorioz, gaur egun Iruñea ezinbesteko erreferentzia da elkarrekiko lana nola bideratu ikasteko, nola gaitzespenik irmoena azaltzeko hala herritarrok positiboki aktibatzeko ere.

Hilabete horietan egindako lana etengabeko ikasketa izan zen guretzat, eta oso harro gaude, maila txikian bada ere, hiriak gaur egun duen posizio eredugarri horretan ekarria izan dugulako. Geure lana partehartzaileak adostasun-markoetara bideratzera zuzendu zen, salaketaren eta erantzunaren nondik norakoak finkatzeko, ekintzak definitu eta adosteko, eta komunikabideekiko egin beharreko lanean ikasketa errazteko; hau da, gizarte aurrerapenean geure aletxoa jartzeko.