KLIMAGUNE 2017 ETA IPCC.REN NAZIOARTEKO BILTZARRA BC3, BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE – KLIMA ALDAKETA IKERGAI
Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatua egin zen 7. edizioa eta bertan aztertu ziren, beste zenbait aspekturen artean, klima aldaketaren inguruan dagoen gizarte-partehartzearen nondik norakoak, eta esparru horretan diharduten mundu mailako aditu eta entzuterik handieneko ponenteek parte hartu zuten.
Ekainaren hasieran, bestalde, IPCCko 190 aditu baino gehiago elkartu ziren Bilbon Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko. IPCC-eko talde adituaren topaketa BC3-k antolatu zuen, eta beraiekin aukera izan genuen zientzia komunitatearentzat mugarria izan den gertakari horren difusioan laguntzeko.