EGITEN DUGUNA :: KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA
«Gatzak ez du esaten gazia denik.» Abé esaera
Erakundeek, pertsonek bezala, isiltasunarekin ere komunikatzen dute. Egiten duten guztiak komunikatzen du: helburu eta estrategiek, zuzendaritza-estiloak, langileek, ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuek, erakunde-egiturek, laguntzaileek, etab. Eta Komunikazio Korporatiboari dagokio potentzial hori guztia kudeatzea eta zabaltzea.

Beraz, funtsezko tresna estrategiko baten aurrean gaude, erakundearen komunikazio-helburuak, publikoak, komunikazio-prozesuak eta -kanalak, eta irudi eta euskarri egokiak definitu beharko dituena.

KOMUNIKAZIO-KABINETEA

Komunikabideekiko harremanetan eskarmentu handia dugu eta gure gain hartzen dugu gure bezeroen publicity delakoaren kudeaketa, lankidetza-esparru egonkorren pean edo, noizean behin, dimentsio handiagoko proiektuen esparruan (komunikazio-ekintzak, ekitaldiak, etab.). Ongi jantzita gaude politika-, ekonomia-, enpresa- eta gizarte-agendatan , eta horrek, besteak beste, krisi-komunikazioa erantzukizunez eta bermez zuzentzeko aukera ematen digu.
IRUDI KORPORATIBOA
Erakundearen marka eta haren inguruan jira-biran dagoen unibertsoa ezinbestekoak dira haren irudi egokia finkatzeko, eta beraz, enpresa-helburuekin erabat lotuta egotea oso garrantzitsua da. Linking Ideas-ekook, geure bezeroei laguntzen diegu branding beharrak aztertzen, komeni denean marka berriak sortzen, slogana aukeratzen eta euskarri korporatiboetara egokitzen , eta ondoren webgune eta gainerako aplikazio korporatiboetara egokitzen. Estetikak gauza asko hartzen ditu bere baitan, izena eta izana batera datoz eta

BARNE-KOMMUNIKAZIOA

Komunikazioaren eta bere euskarrien (newsletter, intranet, posta elektronikoa, kartelak…), gakoak ezagutzea eta horren guztiaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da erakundearen klima eta kultura lantzeko. Linking Ideas-en barne-komunikazio planak garatzen laguntzen dugu, ongi baitakigu pertsonek diotena askoz sinesgarriagoa dela edozein publizitate-emaitza baino.
ESTRATEGIA SARE SOZIALETAN
Sare sozialetako komunikazioa gaur egun plangintza komunikatiboaren parte da, eta hori kudeatzeak haren gakoak ezagutzea eskatzen du. Ez da gauza bera LinkedInen edo Twitterren komunikatzea. Anplifikatzeko duen ahalmen izugarria ulertzeaz gain, beharrezkoa da ulertzea presentzia jarraituak zein puntualak helburuak, targetaren ezagutza, egutegiak eta abar eskatzen dituztela, eta, batez ere, enpresa- eta komunikazio-estrategiarekin bat etortzea.

KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA arloan zer lan egin ditugun jakin nahi baduzu, begiratu hemen.