LIBU, ISTORIO ONEN LIBURU-DENDA
Batzuetan bizitzaren gakoak lerrokatu egiten dira eta gustatzen zaigun guztia oparitzen digute: arimadun proiektuak, pertsonen konpromisoa eta liburuak. Hauek dira Zubietxek eskaini zigun proposamenean aurkitu genituen osagaiak: Bilboko Alde Zaharreko bigarren eskuko liburu-denda den LIBUren sozializazio-estrategia definitzea, proiektu berriak proposatzea eta marka-irudi berri bat sortzea.
LIBUn liburu merkeak eta preziorik ez duten pertsonak aurkituko dituzu. Liburuen salmentaren bidez sortzen diren diru-sarrera guztiak gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei bigarren aukerak eskaintzeko inbertitzen dira.
Gure lana izan zen proiektu honen balio izugarria azaleratzea eta marka-irudi berri baten bidez erakustea. Gainera, narratiba berriari forma ematen eta komunikazioaren kudeaketa antolatzen lagundu genuen, etapa berri honen jendaurreko aurkezpenetik hasita, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.