Prestakuntzak ate mentalak irekitzen ditu, eta zergatik ez, ate fisikoak ere bai, eta oso ezagunak ez diren lekuetan erara sartzea ahalbidetzen digu.
Linking Ideas-ekook banakako eta taldeko prestakuntza-prozesuetan laguntzen dugu.
Bezeroaren beharretara egokitzen gara, eta, haien arabera, modu integral edo partzialean lantzen eta garatzen dugu prozesu osoa: edukiak, formatuak, dinamikak, laguntzak… Ez dago bi pertsona berdin, ez eta lan-sorta itxirik ere.
Gure prestakuntza-arloak ohikoenak hauek dira:
- Lidergorako komunikazio- gaitasunak
- Jendaurrean jarduteko komunikazio- gaitasunak
- Komunikabiden aurrean jarduteko entrenamendua
- Komunikazio korporatiborako barne-gaitasunak
- Marka pertsonal eta korporatiboak proiektatzeko gaitasun digitalak
- Hizkera ez-sexista
Baina baita zeharka lotutako beste alderdi batzuk ere. Zerbait buruan baduzu, galde iezaguzu.
ZUZENDARITZA-PRESTAKUNTZA arloan zer lan egin ditugun jakin nahi baduzu, begiratu hemen.