PACT by BBK. BERDINTASUNERAKO TRATU ONA
2022an, PACT by BBK diseinatu eta hedatu genuen, Bizkaiko gazteak berdintasunaren esparruan aktibatzeko eraldaketa sozialeko proiektu bat, tratu ona oinarri hartuta balio lehenetsi gisa.
Hori guztia egiaztapen batetik sortu zen: esparru horretan gertatzen ari diren aurrerapen guztiak gorabehera, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak bere horretan dirau eta betikotu egiten da. Hori dela eta, geure buruari galdetzen diogu: Eta gure «sistema eragilea» aldatzen badugu?
PACT by BBK 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako ikaskuntza- eta esperientzia-programa bat da. Programa horren bidez, berdintasunarekin dituzten harremanak eta konpromisoa zalantzan jartzen ikasten dute, pertsona bakoitzaren, taldearen eta planetaren tratu ona eta zaintza oinarri hartuta.
2023ko urtarrilean, PACT jarri genuen abian, esperientzia aitzindari baten bidez, 10 gazte-talderekin (7 Bizkaian eta 3 Frankfurt-en). Talde horiek programan parte hartu dute gai komunen inguruko metodologiak, edukiak eta ikaskuntzak partekatuz eta kontrastatuz, eta bakoitzari dagokion Tratu Onaren Itunean islatu zituzten.
Emakumeen aurkako indarkeria ez da saihestezina, eta PACT by BBKk bizi-ibilbideak eraikitzeko tresnak eskaintzen ditu, gazteek pertsona independenteak izaten ikas dezaten, genero-baldintzatzailerik gabekoak, berdintasuna eta norberaren zaintza – elkarrekiko eta planetarekiko – beren nortasun-ikur bihur ditzaten.