PREMIO BERDINNA GOBIERNO DE NAVARRA

23 Urt 2018

Nafarroako Gobernuak 2018. Urtean sortu du emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna Saria, gizarte berdinzalea sortzeko lanean nabarmendu direnak aintzat hartu eta beren konpromisoa jendearen aurrean aitortzeko.

Erronka ederra da era honetako proiektu baten abiaburuan izatea, sorreran parte hartzea eta ikustea nola garatzen den, ideiaren hazia erain eta errealitate bihurtzen den unean lekuko izatea. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak aukera hori eman zigun urtearen amaieran, eta diseinu globalean hartu dugu parte, kontzeptua ezartzetik, naming edo izena proposatuz eta gauzatzeraino. Esperientzia aberasgarria izan da zentzu guztietan, eta asko eskertzen dugu iraungo duen ekimen honetan konplizea izateko aukera. Beste zenbaitetan bezala, Estudio Doble izan dugu ondoan, lagundu egin baitigute berdintasunarekiko konpromiso sendoa duen eta hala izan dadin lan egiten duten emakume eta gizonen lanaz ¡ harro dagoen Nafarroako ideia grafikoki lantzen azaltzen.