Q-EPEA KONGRESUA 2018. PERTSONAK, ETORKIZUNA

4 Eka 2018

Pertsonen esku daude etorkizuneko erakundek (eta baita gaur egungoak ere)
Bi urtez behin, Q-epea osatzen duten euskal erakundeek erronka bat plazaratzen digute, Kongresu-formatua emanez. 2018. urtean barru-barrutik ezagutzeko parada izan genuen erakunde berrien diseinua zertan ari den. Bilbon izan zen maiatzaren 24 eta 25ean, eta askotariko adituen eskuzabaltasunaz eta konplizitateaz gozatzeko aukera ere izan genuen.

Q-epea eta batzorde antolatzailea laguntzea izan zen geure lana, ekintza guztien diseinu eta garapenean: hitzaldiak, eztabaida-mahaiak, tailerrak, elkarrizketak… Diseinu grafikoa (Doble Estudioarekin) koordinatu genuen, komunikazioa, estrategia digitala (Komunikatik-ekin), aurkezpena eta dinamizazioa, eta abar; zubi-lana egin genuen, halaber, TISAren idazkaritza teknikoarekin.

Aldaketa sakonak nagusi diren testuinguru honetan, zilegi da galdera sakonak ere egitea: Zein dira herri-erakundeen gaur egungo erronka nagusiak? Noraino heltzen da barne-berrikuntzako prozesua? Zein ekarpen dagokio gizarteari? Zein eragile txertatu behar dira prozesuan?

Bi eguneko eztabaida, proposamen eta sormen-astintze ederra eta gero, komunitatearen parte hartzea eta pertsonen lidergoa gailendu ziren aurrera begira ere lantzen jarraitzeko ardatz nagusi bezala.