VIZCAÍNA AGUIRRE FUNDAZIOAREN SARIA
100 urteko ibilbidea eta gero, Vizcaína Aguirre Fundazioak merezita irabazi du Bizkaian bizi-kalitatearen alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzeko autoritatea. Horixe da bi urtez behin antolatzen duen saioaren helburua: gehien merezi dutenak saritzean, gehien behar dutenei laguntzen dietelako. Plazerra izan da geuretzat 2016. Urtean abian sortu zenez geroztik bidaide izatea.
Lehen edizioa oso berezia izan zen: ez da urtero Mendeurrena ospatzen. Fundazioko Patronatuaren ondoan izan ginen une historiko horretan, eta proiektua abian jarri zenean. Horri esker, barrutik ezagutu dugu maiz isilpean egiten den lan bikaina, hainbat pertsona eta erakunderen ekarria sakon ezagutzekoa.
Saria lehen aldiz eman zen 2016ko azaroan, Espainako Erregeak buru zirela egin zen ekitaldian. Bigarren edizioa lerro hauek idazteko orduan abian da.