ZEUK EGITEN DUZU GIPUZKOA…

Abe 2022 | PUBLIZITATEA

Amaitu da urtea, eta, horrekin batera, Linking Ideas-en egin dugun publizitate-kanpainarik luzeena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamenturako eta Lurraldebuserako ekintza bat, urte osoan zehar sare sozialen bidez partekatzeko diseinatua.

 “Zeuk egiten duzu Gipuzkoa…” goiburu nagusiarekin, urteko hilabete bakoitza eduki bereizi batekin lotu da, jardueraren hainbat alderdiri buruzko informazioa emateko aukera emanez eta Lurraldebusen filosofiari lotutako balio nagusiak erakusteko aukera emanez.

 Kanpaina koloretsua, Gipuzkoako paisaiak eta gure gizartearen aniztasuna islatuz joan diren ad hoc irudiekin, 2023rako mahai-egutegi bat osatu dena, eta Lurraldebus osatzen duten enpresa emakidadun guztiek herritarrei banatuko dietena. Agian malezaigabeak gara, baina datorren urtean gure lana hamika sukalde edo mahaitan egongo dela jakiteak zoriontsu egiten gaitu.

Euskalit 2022